Deitzen tut Minerbaren dosteta ezti, eta kanta-alosien bidez enorantziaren kontra egiten den gerla ohorezkora

2021-01-02

Gogoetan nengoelarikan egun batez, zer perpaus hautatuko nuen gure gazteriari aippatzeko, gogora zitzaitan, hei gehienik agrada ahal dakioketen gauza dela gerla: zeren jende gazteak, eta bereziki Eskualdunak bere baitharik emanak baitira gudura, eta gathazkara; eta nola gaztei eman behar baitzaje hekien disposizinoari dagokan enplegua; hargatik bada nik ere hautatu dut hei hemen aippatzeko gerla. Ordea behar bada boztuko dira, ustez ezen gonbidatzen tudala Marteren suzko eta kharrezko jokko, eta habarrots izigarrietara. Ez; zeren nihork gonbidatu gabe berak baitira hartara asko emanak. Baina deitzen tut Minerbaren dosteta ezti, eta kanta-alosien bidez enorantziaren kontra egiten den gerla ohorezkora, eta bat-bederak batere arriskurik gabe hainitz abantail eder ardiets detzakenera. Hau da gerla eder, eta miragarri hura, zeinetan jakintasunak nahi baitu Gizona altxatu, eta abantaillatu: hala nola ennorantziak nahi baitu aurthiki, eta ostikkatu. Hautxe da bada nik aippatzeko dudan gerla. Halatan beraz arrozoin lukete gure gaztek laster egiteko ene deihadar huntara: ezen ezta munduan gizonik jakitea desiratzen eztuenik, zeren guztiok jeneralki baitugu jeure baitharikkako gutizia bat jakiteko, eta hargatik naturalki penduratzen gara jakintasunera, gure perfezinora bezala.

Joanes Etxeberri Sarakoa

«Escual Herrico gazteriari», Laburdiri Escuararen Hatsapenac, 1712

Marte jainkoaren marrazkia British Museumen


Beste eduki hauek ere zure gustukoak izan daitezke…