Zure AUR BESOETAKOA ia buruz ikasi dut. Irakurriago eta atseginago zait, bene-benetan. Eleberri benetan berria eta egun-egungoa. Ez dakizu zenbat deirotzen dudan oraindaino argitara gabe idaukitzea. Baiña erabakita nago, eta nik uste laister asiko naizela irar-lanean, gosta ala gosta. Ene ustez BOSTEUN ale aski diratekelakoan nago, ao-goxo gutxirendako baizik ezpaita zure idazlan eder ori. Zer derizkiozu? Baina linotipu lanak ikaratzen nau: ez daukagu emen euskeraz idazten dakitenik tramankulu orrekin, eta lanak izango ditut irar utsak zuzentzen. Etz oneitxek bildurtzen nau, zuk nai zenuken bezin ediziño apin eta txukuna egin al ez izateak. Dena den, nere onenak iarriko ditut egingo ortan.
Koldo Mitxelena
Jon Miranderi gutuna 1960ko abuztuaren 5ean
Euskaltzaindiaren jabetzapeko dokumentuak, Azkue Bibliotekan kontsultagai