Suizida izanen litzateke daukagun altxor hori mespretxatzea, guk baino hobeto eta biziago gurasoek zerabilten hizkera hori ahaztea

Uste diat suizida izanen litzatekeela daukagun altxor hori mespretxatzea, guk baino hobeto eta biziago gurasoek zerabilten hizkera hori ahaztea. Saiatu nauk hori asimilatzen, erreparatzen, amak hau nola esaten du, denok egin behar izan dugun erreziklajea, eta gero hori literaturan sartzen. Liburuan azaltzen den hizkuntza errejistro askotakoa duk, eta dudarik gabe bat arrunta duk, egunero kalean aditzen dena. Garbi igerriko dik edozeinek maila horretan, hori itzuli duena Gipuzkoa aldeko bat dela. Askotan salatzen zaiguk oraingo idazle eta kazetariei euskara batuaren aseptikokeria hori, euskerantoaren kontu zaharra. Hori hitzetik hortzera esaka dabiltzanek ezkutu gisa diarabiltek, argudio faltsua duk hori, baina guk ere konsziente izan behar diagu euskara biziaren indarra eta altxorra berreskuratzen lan handia dagoela egiteko.

Joxe Austin Arrieta

Iñaki Caminoren elkarrizketa Hadrianoren oroitzapenak nobelaren itzulpena dela eta, Argian,1985eko irailaren 8an

Antinooren estatuaren aurkikuntza, 1894an, Delphosen