2020-08 -28 | Denbora, Lilura, Maitasuna, Plazera, Poesia, Zoriontasuna
Konturatzen zarenerako uda amaituko da. Orduan ugalduko dira azaloreak eta oreinak. Zurekin batera haziko dira. Erantziak izango dituzu sandalia bihurriak, eta ezingo zaitut labarretan besarkatu. Berdin dio. Hemen izan gabe maita zaitzaket, zure izena jakin gabe. Bizi...
2020-08 -28 | Denbora, Egia, Heriotza, Ipuina, Lilura, Maitasuna, Sufrimendua
Orduan esan zuen sekula ahaztuko ez dudan esaldi hura. Aita batek bere semeari zer uzten dion oso ondo ez dakienean, bere ondare genetiko eskasa eta bere maniak eta bere keinuak eta bere asma edo epilepsiarako aurredisposizioa, bere biblioteka uzten diete batzuei,...
2020-08 -28 | Aberria, Askatasuna, Denbora, Heriotza, Historia, Hizkuntza, Maitasuna, Poesia, Sufrimendua
Errigoroski historiaren filosofiarik ez da posible. Are gutxiago zientziarik. Gehienez ere poesia, aparatu zientifiko gehiago edo gutxiagorekin. Historiak, erreala izateko, edo erakundea (Estatua, esaterako) edo mitoa behar du, eta jeneralean biak. Geuk ere, gure...
2020-08 -28 | Aberria, Askatasuna, Denbora, Injustizia, Maitasuna, Poesia
Argi-itzalez gomutak naratzagauaren altzo hezean adikorbigun denean aiztoen orbatzabizi-izanen jasale damukor. Hitz-jokoak bete huts gera bitezgela lokartuan leihotik behanintzen nerabea oroituz herabezisilak ez nazan areago zeha. Hain ziren geldo Aldiren...
2020-08 -28 | Aberria, Aldizkariak, Askatasuna, Denbora, Hizkuntza, Kritika, Lilura, Poesia
Aspalditik libururik erosi gabean, paketeak postaz iristen direnean, nonbait hitza (a)ments, paperezko geriza, urduri xehekatu eta ikusi dudalarik Joxe Austin Arrietaren olerki bilduma bat zekarrela tartean, emozioak hartu nau: Koldo Izagirren gisa, Arrietaren poesiek...
2020-08 -27 | Artea, Denbora, Heriotza, Idazlea, Laguntasuna
Albiste txarra iluntzean. Ustekabekoa, albiste txar gehienak izaten diren bezala. Daniel Chavarria hil dela. Aspaldiko laguna, uhartean izan dudan lagun idazle bakarra. —Banekien —imajinatzen dut esaten didala lasaitasun arraro batekin— heriotza izango zela nobela...