Argi-itzalez gomutak naratza
gauaren altzo hezean adikor
bigun denean aiztoen orbatza
bizi-izanen jasale damukor.
Hitz-jokoak bete huts gera bitez
gela lokartuan leihotik beha
nintzen nerabea oroituz herabez
isilak ez nazan areago zeha.
Hain ziren geldo Aldiren urratsak
errukiz dakust ispilu hautsia
urrun-hurbilduz zatikien hautsak
ozta dazagut hats berantetsia.
Lanbrotsu dager izan ez nintzena
naizentxoaren ilunki gardena.
Joxe Austin Arrieta
«Shakespeareren eskola gartzean», Graffitien Ganbara, Kutxa Fundazioa, 1996
Irudia: Lady Macbeth labanekin, H. Fussliren margoa, 1812
Beste eduki hauek ere zure gustukoak izan daitezke…
Pertsonaia, berriz, patu tragiko eta guzti, marroka jolasten ari ote den pentsa liteke; beste pertso...
Beharbada, hemendik ehun urtera, esaten zuen Virginia Woolfek, beharbada orduan Shakespeare emakumez...
Suizida izanen litzateke daukagun altxor hori mespretxatzea, guk baino hobeto eta biziago gurasoek z...
