2020-08 -30 | Gerra, Hizkuntza, Idazlea, Irakurlea, Literatura, Poesia, Sormena
Jaio nintzen urtean, 1953. hartan, Konkordatua sinatu zen. Franco AEBek publikoki onetsia izan zen eta Solo ante el peligro filmatu zen. Plan de estabilización zelakoa hasi zen. Aita, ama eta guzti horren semea naiz. Eskorpioaren ezaugarriak betetzen ditut, oso...
2020-08 -30 | Emakumeak, Plazera, Poesia
Euria ari zuen nire klitori gainean. Tximistak lir-lar zetozkizun paparrera: odoletan zeundela zirudien. Baina itzalak ziren, azalaren lautadara etzatera etorriak. Zure sexuak kearen usaina zuen, nabarra eta zaharra. Aldiz, ni urdina omen nintzen eta oxigenoa lapurtu...
2020-08 -28 | Denbora, Lilura, Maitasuna, Plazera, Poesia, Zoriontasuna
Konturatzen zarenerako uda amaituko da. Orduan ugalduko dira azaloreak eta oreinak. Zurekin batera haziko dira. Erantziak izango dituzu sandalia bihurriak, eta ezingo zaitut labarretan besarkatu. Berdin dio. Hemen izan gabe maita zaitzaket, zure izena jakin gabe. Bizi...
2020-08 -28 | Elkarrizketa, Eragina, Estiloa, Heriotza, Hizkuntza, Idazlea, Lilura, Literatura
Barrendik ba zeuzkeat artesiak… edo horrela, barrendik oso hautsia negok, horrekin zerikusia ba duela pentsatzen diat. Gauza batekin hasi eta beste bat egin behar diat. Hortik agian estiloen haustura. Azkenengo obran ere horrela duk asko. Zer duk barrendik...
2020-08 -28 | Askatasuna, Gerra, Heriotza, Historia, Injustizia, Maitasuna, Nobela, Sufrimendua, Zoriontasuna
Umezaroko egunik zoriontsuenak trenbideko tuneletan gora eta behera eman genituen guk. Irudimenak betetzen zituen errealitatearen akatsak, eta falta genuen bakarra, kasik urtero huts egiten ziguna, edurra zen. Elaberri honetako lehen orrialdean, aldiz, edurra dago,...