Eskola
Kanpoan ilhuna:
nehon ez argirik
ikhara, ilhuna,
zuziena baizik
Edertasuna hitz neurtuz
Poesia Edertasuna hitz neurtuz egiteko edo kantatzeko artea. Gabriel Aresti eta Xabier Kintana Batasunaren kutxa, Euskal Idazleen Elkarteak Luis Mitxelenaren agintaritzapean hartutako erabakien gainean Gabriel Arestik eta Xabier Kintanak moldatutako liburua, Lur,...
Guretzat eguneko txanda konkista bat izan da, kultura honek irabazi egin du lan egiteko eskubidea, pozik jaiki daiteke ohetik astelehenetan
Kostata sortu ditugu euskaldunok geure bulegoak, geure fabrikak, geure kulturaren lantokiak, komunitate bati bere ogia ematen dioten kulturaren okindegiak. Behar-beharrezkoak ditugula ez digu inork esplikatu behar, nahiko lan egin dugu klandestinitatean, debeku...
Baduzu euskal apezen problemaren aditzerik? Ez, ez dut aditzerik, onartu zuen Pereirak. Dena euskal apezekin hasi zuan
Pereirak dioenez, aita Antonio zutitu eta aurrean jarri zitzaion mehatxuzkoa iritzi zion aurpegiera batekin. Aizak Pereira, egoera !arria duk eta norberak bere erabakiak hartu behar ditik, ni elizgizona nauk eta men egin behar zioat hierarkiari, baina hi, katoliko...
Eusko Jaurlaritzak dirua jartzeko eta Sean Connery aktoreak bardoa haragizta zezan izandako kontaktuak ditu gogoan Mendibilek
1987an, Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) batzen dituen Santiago zubia zeharkatzen irudikatu zuen Izagirrek berak bardoa, Iparragirre rides again narrazioan. Sinopsia: Yamaha Guitar FG-140 Nippon Gakki bat eta Winchester bat daramatza berekin musikariak,...
Nik ere esango dut non ezagutu nuen Patricia Highsmith: Ondarretako hondartzan
Nik ere esango dut non ezagutu nuen Patricia Highsmith: Ondarretako hondartzan, eta ez, noski, eguzkia hartzera han etzan zelako, baizik eta idazle honen nobeletatik irakurri nuen lehenbizikoa, El cuchillo (The Blunderer) han irakurri nuelako. Duela dozenaren bat urte...
Uste baduzu anarkista batek taberna edo kafe batean egon behar duela bere emazteak lan egiten duen bitartean, ez duzu ezer ulertu
Arratsalde batean bisitan joan gintzaizkion eta sukaldean aurkitu genuen. Amantal bat zeraman, platerak garbitzen zituen eta Colette alabatxoarentzako eta emaztearentzako afaria prestatzen zuen. Nirekin zihoan laguna adarra jotzen saiatu zen: «Baina aizu, Durruti,...
Bai, baina ez hainbeste
Ilunabar paregabeak ikusten dirazure gelako leihotik. Giltzurrun bat emango dizut gela horren truk.Giltzurruna eta ezker eskua.Giltzurruna, ezker eskua eta behatzak. Ez dut uste beste ezereman diezazukedanik; nire etxeaez bada. Posible banubi begiak eta eskuin...
Literatura barri onetan aparteko lekua merezi dau Kresalak
Ondarruko erri euskalduna maitatzen ez dauanik ez dago Bilbotik Baionara. Niretzat onra aundi bat da onera berba egitera etortzea. Eta zuen aurrean gaur aitatu bear dodan lenengo gauzea au da: Txomin Agirre nobela-gille argidotar eta idazle gorengoaren akordua eta...
Etorri altzea?
Martin Ugalderen Hablando con los vascos liburuan bada pasarte bat beti hunkitu nauena. Koldori bere amak, gerra, heriotze-zigor eta espetxealdiaren ondoren, azken aldiz ikusi zuenetik sei urte pasa zirenean, egin zion harrera: etorri altzea? Bizpahiru hitz soil...








