Oroitzen duenak kopiatzen du, ahazten duenak sortzen du

2023-06-10

Francis Diez: Nik gauza on bat daukat, txikitan arazo asko eman zizkidana, baina orain oso ondo datorkidana. Nik sekulako memoria-defizita daukat, barbaridade bat, gaixotasuna izatera hel daitekeena. Ez dakit orain arreta falta duen haur gisa diagnostikatuko ote ninduten, baina tira, defizit hori beti izan dut. Txikitan arazo asko sortu zizkidan, dena papagaia bezala errepikatu behar zen kultura hori baitzegoen, eta ni ez nintzen gai. Hor sartzen ez zarenez, munduko tontoena zarela sinesteko arriskua daukazu. Hala ere, denborarekin oso ondo etorri zait. Behin irakurri nuen Albert Einsteinek antzeko arazo bat zeukala eta berak esaten zuen: «Oroitzen duenak kopiatzen du, ahazten duenak sortzen du». Orduan pentsatu nuen, «Einsteinek esan badu…» [Barre egiten du]. Eta ni konturatzen naiz gauza bera gertatzen zaidala. Txapeldun baten gisa kopiatzen dut, Kristo guztiak bezala, baina hain gaizki kopiatzen dut, ez dakidala gauzak kopiatzen. 

Irati Jimenez: Sortzen ari zara…

Francis Diez: Noski, ni kideengana noa eta galdetzen diet: «Zer iruditzen zaizue Chill Mafiaren moduko edo Lou Reeden moduko hau?». Eta guztiek sekulako aurpegiarekin begiratzen naute. Niri iruditzen zait ezin hobeto egin dudala, baina oso gaizki kopiatu dut; musika horrek nigan sortutako zaporearekin geratu bainaiz, emozioarekin, sentsazioarekin…

Irati Jimenez: … Oihartzunarekin.  

Francis Diez

Irati Jimenezen elkarrizketa, Laboral Irratia, 2022ko abenduan

Irudia: Francis Diez Doctor Deseoko kantaria Bilboko Etxebarria parkean. Imanol Egidok 2010eko udan Nabarra aldizkarirako ateratako argazkia