Kostata sortu ditugu euskaldunok geure bulegoak, geure fabrikak, geure kulturaren lantokiak, komunitate bati bere ogia ematen dioten kulturaren okindegiak. Behar-beharrezkoak ditugula ez digu inork esplikatu behar, nahiko lan egin dugu klandestinitatean, debeku guztien azpitik; badakigu argirik gabe ze luzea den gaua, eta surik gabe ze hotza. Guretzat eguneko txanda konkista bat izan da, kultura honek irabazi egin du lan egiteko eskubidea, pozik jaiki daiteke ohetik astelehenetan, iratzargailuak jotzen duenean.
Irati Jimenez
Begiak zabalduko zaizkizue, Elkar, 2021