Eskola
Kanpoan ilhuna:
nehon ez argirik
ikhara, ilhuna,
zuziena baizik
Banekien heriotza izango zela nobela honen amaiera
Albiste txarra iluntzean. Ustekabekoa, albiste txar gehienak izaten diren bezala. Daniel Chavarria hil dela. Aspaldiko laguna, uhartean izan dudan lagun idazle bakarra. —Banekien —imajinatzen dut esaten didala lasaitasun arraro batekin— heriotza izango zela nobela...
Fikzioa egiten dut baina ez dut simulakrorik egiten
Aitortu behar dut Legez kanpo lan frustratu bat dela, bete ez nauen lan bakarra, hain zuzen ere, landu ditudan gai guztietatik, barrutik bizitzea lortu ez dudan bakarra izan delako. Ez nuen tortura barrutik bizitzea lortu. Esango nuke, beste lanekin baino ia gehiago...
Eusko gudariak gara Euskadi askatzeko
Bertso-doinu baten hariz jositako hitzek ez dute goi-arnasa poetiko handirik, baina ezin zaio arrakastarik ukatu Algortako Jose Maria Garatek 1932.an asmatutako bertsoari: gerra heldu zenean, beren ereserkitzat hartu zuten Kortabarria batailoikoek, eta ordutik hona...
Bizitzan bi motako hitzak daude: egunekoak eta gauekoak
Bizitzan bi motako hitzak daude: egunekoak eta gauekoak. Eguneko hitzek gure pentsamenduarekin dute zerikusia, gure arrazoiarekin, gure erabakiekin. Gaueko hitzak, berriz, gure sentimenduetatik sortzen dira, gure irrika eta desioetatik, eta askoz ere libreagoak dira,...
Kalaportu mapetan ez agertzea, kartografoen broma iruditzen zait
Kalaportu itsaso bazterrean dago, Gipuzkoan, Ondarroa baino sortalderago. Ez da geografia liburuetan aipatzen, baina ez jendea handik pasatu ez delako, denok pasatu gara inoiz, lanera joateko handixik, Kalaportu albotik, pasatu behar duzu ia goizero. Dena dela,...
Istant bat, iragana, geroa eta oraina, hirurak batera harrapatu bailituan
Hego Amerikara egin nuen bidaiak erruz suposatu zuen niretzat. Han beste herri bat maitatzen ikasi nuen, baina han ere ezer izatekotan euskalduna nintzela konturatu nintzen. Han ezagutu nituen amerikar idazleak beren liburuen bidez: Jose Maria Arguedas, Scorza (eta...
Lehorrez euskalduna, itsasoz zalduna, deabruaren bertutez nauk zalduna
Kixote jaunak zioen guzti hau kotxearen laguntasunean zetorren ezkutari batek aditzen zuen, euskalduna bera, eta kotxea aurrera igarotzen utziko ez zuela eta bai atzera Tobosora bihurraraziko zuela ikusirik, Kixote jaunari joan zitzaion, eta, lantzatik eutsirik, molde...
Poesiako Santa Kruz bat
Arestiz gero poesia modernoak forma bila, hizkuntza berri bila makina bat lan egin du. Horra Arzeren esperimentuak. Egin diren atrebituenak eta lortuenak, nik uste. Konposizio poesia. Edo, agian, deskonposizio poesia. Beharbada Arze da gure abangoardista bakarra....
Kulturak ere behar ditu bere liberatuak
Emakume eta gizon guztiok ez gara, nahi, gogo eta inklinazio berdinekin jaio. Bakoitzak, mundu berri honen sortaraztean, bere lana bere modura eman eta egiten du; eta gizon-emakumeek bizitza sortze horretan egiten duten guztia, dena dago garrantziz betea. Beharbada,...








