Bertso-doinu baten hariz jositako hitzek ez dute goi-arnasa poetiko handirik, baina ezin zaio arrakastarik ukatu Algortako Jose Maria Garatek 1932.an asmatutako bertsoari: gerra heldu zenean, beren ereserkitzat hartu zuten Kortabarria batailoikoek, eta ordutik hona gerturik zegokeen odol asko gelditu da bide-bazterretan.
Anjel Lertxundi
«Eusko gudariak gara Euskadi askatzeko», Letrak kalekantoitik, Alberdania, 1996

