Poesiako Santa Kruz bat

2020-04-07

Arestiz gero poesia modernoak forma bila, hizkuntza berri bila makina bat lan egin du. Horra Arzeren esperimentuak. Egin diren atrebituenak eta lortuenak, nik uste. Konposizio poesia. Edo, agian, deskonposizio poesia. Beharbada Arze da gure abangoardista bakarra. Aresti ordu-orduan ailegatu zen. Arze ez da orduan ailegatzen, ordua baino lehenago ailegatzen da ta. Berak jotzen du ordua, –berak asmatzen duen kanpai surrealista batekin. Abenturero denak bezala, bakarrik dabil. Bideak ereiten ditu, nornahirentzat. Poesiako Santa Kruz bat: poesia bakoitza enboskada bat. Pikaro bat: xotxari berari zirika. 

Joxe Azurmendi,
«Adan 1975: azterketa saio bat», Joseba Zulaikaren Adanen poema amaigabea liburuan, Kriselu, 1975


Joxean Artzeren Gizon haundi bat da mundua eta mundu ttiki bat gizona ikuskizunaren kartela