Eskola
Kanpoan ilhuna:
nehon ez argirik
ikhara, ilhuna,
zuziena baizik
Parnaso txiki eta lausenguzko honetan dagoen errazkeriaren aurkako eredu ikusten dut Mikel Lasa
Mikel Lasaren lehen poema bilduma, arrebarekin batera egin zuena, agorturik zegoen ni euskal poesia irakurtzen hasi nintzenerako. Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako zerbitzuei esker, fotokopietan eta nolabaiteko enkuadernazio eta guzti eskuratu nuen. Maite izan nuen...
Idaztea oso gauza serioa da: ez da soilik denbora eta jakintza behar; indarra ere behar da
Ideologikoki, Aresti nahiko ezagutu nuen eta eragin handia egin zidan. Esango nuke azken aldi honetan Euskal Herriak eman duen pertsonarik humanoena izan dela, zentzurik zabalenean. Berak ez du modu batean edo bestean jokatzen katolikoa delako edo abertzalea delako...
Nola explika daiteke biok eta Joseba Sarrionandia bat talde berberan egotea? Adiskidetasunagatik
Pott bandaren mitifikazioa oso handia izan da. Pott bandan izan ginen sei lagun, batzar bat izaten genuen astean behin, literaturaz mintzatzekoan baina ez kritikaz mintzatzekoan. Gero ekiboko bat gertatu zen, Pott bandaren barruan uste genuen momentu batean oso talde...
Idazten dut
Idazten dut hitza eta negarra bateraezinak direlako idazten dut heriotza eta askatasuna bateragarriak direlako idazten dut bakardadea sortuz idazten duthil nahi dudan bezala idazten dut amarekin, amagatik, amaren kontra idazten dut dagoen modu bakarrean, helmuga...
Agur izkuntza maite ori! Zoaz egaizka radio orren bitartez! Liburuak, izparringiak, itzaldiak sartu ezin diran etxeetan, sartu zadiz
Baserritarrak baizik ez eben leen itzik egiten euskeraz. Orain dotore dator. Jaun eta jauntxoen agoetan be entzuten dogu. Liburu apainduetan agertuten jaku. Izlari bikaiñak daukoz. Radiora joten dau gaur. Gizonak narruz jantzita ikusi ebazan izkuntzak, leizetan...
Kultura eta kultur lana autonomoak dira politikatik
Politikatik zer itxaron kulturan, aurren-aurrenekoa, esango nuke, beregaintasunaren onarpena dela kultur lanari eta kultur lanetako jendeari. Kultura eta kultur lana autonomoak dira politikatik. Ez da hemengo eta oraingo problema. Aspaldian dirudi zaila mundu guztian...
Berriz ere izan gaitezan, leenago izan giñan bezela, «Vascones inquieti», Euskaldun urduri ta biurriak
«Nire burua dakust Gipuzkoa edo Nafarroakomendietan gaindi gudari-saldo bat darraitala,bati barrandan bizi, gogoa beti gertu,oldartzen, iges egiten, sasietan ezkutatzen,indarka ibiltzen, etsaiaren baserriari su ematen». Pio Baroja-k Orain euskaltzaleak ba ditugu,...
Balekite, besteek ere nahi lukete guretik
Jon Benitoren Bulkada poemategiko lehen poema aipatu nahi nuke, «Hastapena» deitzen dena, hortxe geratu bainaiz oraingoz, aurrerago joan nahi izan gabe, poema neuretzat gorde eta bilduz, utzi nahi gabe, gehiago irakurtzeak poema honek eman didan poza pitzatuko didan...
Nola esan poesia
Demagun tximeleta hitza. Hitz hau erabiltzeko ez duzu zertan ahotsa txanpon bat baino arinago bihurtu edota hautsez estalitako hego ttipiz hornitu. Ez daukazu egun eguzkitsu bat eta nartziso zelai bat irudikatu beharrik ere. Ez dago zertan maiteminduta egon eta ez...








