Eskola
Kanpoan ilhuna:
nehon ez argirik
ikhara, ilhuna,
zuziena baizik
Itzulpen gaizto bat Episodios Nacionalesen
Benito Perez Galdos nobelagileak itzulpen gaizto baten berri ematen digu bere Episodios Nacionales saileko Vergara nobelan, eta Justo Garatek bere Cultura biológica y arte de traducir liburuan jaso zuen perla. Besarkadaren bezperako gora-beherak kontatzen ari zaigu...
Bertset satanikoen gakoa
Salman Rushdieren Bertset satanikoak blasfemotzat jo eta egilea fatwara kondenatua izateko, bada berrirakurri berri dudan liburu horretan pasarte giltzarri bat. Mahounden historia, hareazko hiria zen Jahiliako Profetarena. Garai hartan, Ekialde hartan, politeismoa zen...
Bob Dylanek Literatura Nobel saria merezi zuen ala ez, maiz azaldu eta eztabaidatu den gaia da
Bob Dylanek Literatura Nobel saria merezi zuen ala ez, maiz azaldu eta eztabaidatu den gaia da. Badirudi, musikaria izatea eta zehazki libururik idatzita ez edukitzea ohore hori jasotzeko oztopoak direla. Oraindik, gauza askorekin, gure eskema zaharrak erabiltzen...
Guk gure askatasuna hartu genuen idazteko, ez ginen kezkatzen besteek zer pentsatuko zuten
Noiz hasi zinen Zeruko Argian idazten? Magisteritza ikasten ari nintzen garaian, gaztetxotan. Ordurako hasita nengoen neure kasa poematxoak-eta idazten, baina Zeruko Argian bazen «Gazte naiz» izeneko atal bat, eta atal hartan idazten hasi ginen Ramon Saizarbitoria,...
Euskalgintzaren Land Roverra
Lehenengo eta behin esan dezadan, Juanito euskalgintzaren Land Roverra izan dela, horrela deitu nion duela pare bat urte, bere aurrean, Felix Maraña eta Padrón Plazaolak Mitxelena Kulturunean haren omenez antolatu zituzten mahai-inguruetan. Duela berrogei urte pasa...
Bat-batean neska batek telefonoz deitu zidan ea Gabriel Arestiren helbide elektronikoa ba ote nuen galdezka
Komunikazio zerbitzu batetik deitu zidaten aurrekoan, prentsaurrekoak-eta prestatzen dituzten horietako batetik. Neska gazte bat hariaren bestaldean. FNAC denda erraldoiak Bilbon sukurtsala irekiko zuela eta, euskal autore batzuen testuen bilduma atera nahi zutela...
Euskaldunak bezala ezagutzen dugun herri bat bizi zen han, bere mintzaira munduko beste ezein hizkuntzarekin zerikusirik ez duen herri bitxi bat
Suintilak iparraldeko mendietako azken gotorlekua menperatzea lortu zuen. Euskaldunak bezala ezagutzen dugun herri bat bizi zen han, bere mintzaira munduko beste ezein hizkuntza ezagunekin zerikusirik ez duen herri bitxi bat. Haien odol taldeak aztertuta, pentsa...
Aitari eta Joxepa arreba zaharrenari zor diet nik nire irakurzaletasuna
Gogoratzen jarrita, hainbat gauza gogoratzen dut nire haurtzaroko Zegamatik. Beharbada orain ilobak harritu egiten dituen batzuk aipatzeko: eskola Tokitxoko ondoan zegoen, eta arboladi txiki bat eskola eta errekaren artean, hor ibiltzen ginen jolasean errekreoan....
Zertarako dira harriak tiratzeko ez bada zertarako ukabilak jotzeko ez bada?
lruiñera heldu naiz eta galdatzean zer gertatzen den kalean San Ferminak esan didate San Ferminak etengabe erresuma zaharrean Nola baina hain goiz nola hain berandu? Lehengo San Ferminak uztailaren...








