Bob Dylanek Literatura Nobel saria merezi zuen ala ez, maiz azaldu eta eztabaidatu den gaia da

2021-11-17

Bob Dylanek Literatura Nobel saria merezi zuen ala ez, maiz azaldu eta eztabaidatu den gaia da. Badirudi, musikaria izatea eta zehazki libururik idatzita ez edukitzea ohore hori jasotzeko oztopoak direla. Oraindik, gauza askorekin, gure eskema zaharrak erabiltzen ditugu.

Askotariko formatoen eta jeneroen mestizajearen beldurra ez dugu izan behar. Betiere hitz horien atzean literatura edota artea ezkutatzen bada. Hunkitu, zoratu, poztu, tristetu, hots, sentiarazten digun zerbait baldin badago, formatoa eta jeneroa zein diren gutxienekoa da.

Jose Jabier Fernandez

«Artearen literatura», Zumeta 98: Mendebal Afrika. Bidai-Bloka (Emak Bakia Baita, 1998) liburuaren kritika, Euskaldunon Egunkarian, 1998ko azaroaren 28an

Irudia: Joan Baez eta Bob Dylan Whasingtonen 1963ko abuztuan. Rowland Schermanen argazkia, AEBetako National Archives and Records Administration.