Eskola
Kanpoan ilhuna:
nehon ez argirik
ikhara, ilhuna,
zuziena baizik
Eskusatu behar dira eta gibelatu hitz alferrak, arinak, iokolariak, dostailluak
Lehenbizikorik behar da banoki, ergelki, arintki eta desonheski minzatzetik begiratu. (...) Eskusatu behar dira eta gibelatu hitz alferrak, arinak, iokolariak, dostailluak, eta guztien gaiņetik desonhestak, banoak eta ergelak. Zeren hek iratzartzen dute lo datzana,...
Herio eta Erosen ahaidea den Lo-ren babespean, iraultzaileak gara denok
Lovecraft idazleak bere ametsak kontrolatu eta berak guratako bideetan barrena abiarazteko gaitasuna izan ei zuen. Horretara bururatu bide zitzaion beraren idaztietako populua den monstru sorta. Beranduago, Surrealisten lelo nagusia, kontsigna bortitzena, Amets egin!...
Itsasoak, eta mendiak, eta basamortuak baino handiagoa eta iraunkorragoa den esan ezinezko pena erraldoia
Orduan, iruditzen zait, baderitzot, gurasoek, urte batzuetan, ez dakit ba, sei urtez, zortzi urtez, beharbada bere bizitzako urterik onenak esatea agian gehiegi da, baina bai lasaienak behintzat bizi izan zituztela. Aitak erretreta hartu zuen, bizimodua gutxi...
Montparnasserako metroa hartu ez hartu nago
Orduan esan zuen sekula ahaztuko ez dudan esaldi hura. Aita batek bere semeari zer uzten dion oso ondo ez dakienean, bere ondare genetiko eskasa eta bere maniak eta bere keinuak eta bere asma edo epilepsiarako aurredisposizioa, bere biblioteka uzten diete batzuei,...
Eta zer esan Paduraz…
...zoragarri idazten duela ez bada. Baina nola baloratu protagonista estatu sozialista bateko polizia daukan nobela? Estatu kapitalista bateko poliziari egin ohi diogun kritika eskainiko diogu hari ere? Poliziak polizia dira mundu osoan, hori ezin uka, baina, posible...
Literatura Tradizinoaz
Erdaldunen artean topiko bihurtu da, euskereak literaturarik ez daukala esatea. Euskaldunen artean, barriz, beste topiko bat aurkitu daikegu: euskereak ba daukala literatura bat. Auzia ebazteko, korapiloa askatzeko, puntu bat zuritu behar litzake lehenengo. Zer da...
Euskerak inoiz harrotu banau Gero irakurtzean izan da
Euskerak inoiz bete banau, euskerak inoiz harrotu banau, liburu hau irakurtzean izan da. Hemen bai ez dala euskera huts hori urria, urrea baino. Liburu hortan barna, euskera hizkuntza zabal bat dala, iruditzen zaio bati. Goi ta behe, nahi ta gai guztietarako gauza dan...
Dinamita bustiak ez du indarra galtzen
Aitorpen batekin hasi behar: ni ez naiz poesizaleegia, poema bilduma gutxitxo irakurri dut aspaldi honetan, gero eta gutxiago egia esan, baina bada bat, orain lau urte irakurriagatik aldian-aldian gogora datorkidana, zenbait hitz, esaldi eta lerro buruan iltzaturik...
Axular
Euskal jaun aberatsa, zelai zabalean goratzen den mendia bezala zaitugu; kidekorik ez duzu zure lehen-aldian ta ondoren ez zaigu zure pare agertu. Ibai oparoa antzo, euskal baratzeanzure mintzoak dena du lore bihurtu;euskeraren gogoaz jabetu zinean ta «jende artean...








