Eskusatu behar dira eta gibelatu hitz alferrak, arinak, iokolariak, dostailluak

2020-08-28

Lehenbizikorik behar da banoki, ergelki, arintki eta desonheski minzatzetik begiratu. (…) Eskusatu behar dira eta gibelatu hitz alferrak, arinak, iokolariak, dostailluak, eta guztien gaiņetik desonhestak, banoak eta ergelak. Zeren hek iratzartzen dute lo datzana, eraikitzen dute ihizia eta eragiten behar eztena. Hek dira su pitzgarriak, eta elkharrekin trebatzeko bideak. Halako hitzetarik behar duzu eskusatu zeure mihia, baldin nahi baduzu begiratu emaztetarik zeure burua.

Axular

Gero, 1643

Irudia: Peep showa 1960ko hamarkadako New Yorken