Nola erori zinen, Luzifer?

2020-09-18

Iustiziaren lehenbiziko kolpea eta desarra izan zen goitian, zeruko Aingiruetan, Luziferren eta haren lagunen gaiņean. Zeruko aingirurik ederrena, abantaillatuena, eta Iainkoaren adiskiderik handiena, egotzi zuen iustiziak, urguillutasuneko bekhatu batengatik, sekula fingabekotzat, ifernuko peneetara. Eta Aingiru guztien lehena, aitzindaria eta agintaria, egin zen deabru, eta deabru guztien buruzagi, kidoin, eta kapitain. Zen ederrena, egin zen itsusienik; bere gogarena gaizkienik. Onhetsiena, gaitzetsienik; eta gorena, beherenik. Halako suertez non Esaias profetak hain iautsapen handiaz miretsirik, galdegiten baitio Luzifer berari: Quomodo cecidisti Lucifer qui mane oriebaris? (Is. 14). Nola erori zinen, Luzifer? Nola erori zinen artizarra, goizean goiz, oillaritean sortzen eta ilkitzen ohi zinena? Hain gora zeneundezina? Handia eta izigarria izan zen, zeruan iustiziak egin zuen kolpe hura.

Axular

Gero, 1643

Deabruaren marrazkia, 1880 ingurukoa. Musée des Arts Decoratifs, Paris