Eskola
Kanpoan ilhuna:
nehon ez argirik
ikhara, ilhuna,
zuziena baizik
Liburu honi falta zaion zatia
Liburu honi falta zaion zatia beha ezazu, hor, zure etxean nonbait gorderik dago. zure eta neurearen arteko bidea erdiraino ibiltzen saiatu naiz; ezin ninteke aurrerago joan. zure zureari diodan begiruneak ez dit gehiagora uzten. Joxean Artze Eta sasi guztien...
Hats eman diezaiogun honetan iraun dezan
1995a zen gure hastapenean, eta literaturatik pixka bat atera eta zabalago jokatuko zuen kultur aldizkari berezi eta heterodoxo baten premia sumatzen genuen: gai serio eta umoretsuak konbinatu beharko zituen, gauza interesgarriak eskaini, hizkera eta edukien aldetik...
Trinkotasuna, emozioa eta erritmoa zaintzeko abilezia eta gustua
Zer eman dizu poesiak? Trinkotasuna, emozioa eta erritmoa zaintzeko abilezia eta gustua. Hizkuntzari mila buelta emateko ohitura. Beharbada, horrela, espontaneitatea galtzen da, jarioari uko egiten zaio, eta zuzenketaren unea zentral bihurtzen da: hitzei behin eta...
Euskal idazle eta irakurleen munduan, filologo gehiegi dago
Banago gure artean, euskal idazle eta irakurleen munduan, filologo gehiegi dagoela; hobeki esan, jende gehiegi dagoela euskal filologia ikasi duena. Zenbait gaizki-ulertzeren ondorioa izan da hori. Alde batetik jende asko zegoen «euskara sakondu» nahi zuena, gero...
Zakar plantako marinelen bisita
Lilura ur bazterrik gabeko itsasoa da, beti bat izan arren egunero aurpegi desberdinez agertzen zaiguna, noiz neskatxa urdin, atzo edari zakar, bihar porturik gabeko nabigazioaren magal. Bere uneak ditu lilurak, usain minak haren gorputz desiratuak ispiluetako...
Bizitzaren bihurguneak goiti-beheiti, gizakiak erakusten ahal duen duintasuna
Ez-ohizkoa da Jesus Galindezekin gertatua. Hogei eta hamar urtez atzenduxea Euskal Herrian, zer erranik ez gure literaturgileen artean. Berriki, idazle kanpotar batek piztu dio bat baino gehiagori oroimena. Vázquez Montalbanen nobelaren protagonista batek dioen...
Behar dut neure arnasarekin batera idatzi
Idazterakoan maniarik bai? Paper zuria eta biguina behar dut, eta puntuazioa neure arnasa bezala sentitzen dut. Behar dut neure arnasarekin batera idatzi. Hori hala da. Lagunak edo benetan gertatutakoak sartzen dituzu zure lanetan? Nire pertsonaien artean, lagun...
Konponbiderik ba ote du gure elastiko apurtuak?
Gera zaitez gure artean, Anatoli. Egun batzuk gehiago. «Karpov, Atarrabian» irakurri nuenean, irribarre egin nuen, otu baitzitzaidan Atarrabia era guztietako jainkoentzat restop bat izan zitekeela, bost tour irabazitako jainkoarekin gogoratzean. Ez alde egin oraindik,...
Biba Xaho! Biba Eskual Herria!
Agosti Xaho Lagarde Atharratzen sortu zen 1811ko urriaren 10ean. Hamar urterekin Oloroeko apezgaitegira joan zen bigarren mailako ikasketak burutzera. Handik Parisa joan zen 1831an legeen ikasle. Dena dela, eta legeak ezezik, Frantziako hiriburuan ekialdeko hizkuntzak...








