Eskola
Kanpoan ilhuna:
nehon ez argirik
ikhara, ilhuna,
zuziena baizik
Urgentzia absolutoan eraikin baten oinetan pausatzen den harri heze eta mingarri bat
Aspalditik libururik erosi gabean, paketeak postaz iristen direnean, nonbait hitza (a)ments, paperezko geriza, urduri xehekatu eta ikusi dudalarik Joxe Austin Arrietaren olerki bilduma bat zekarrela tartean, emozioak hartu nau: Koldo Izagirren gisa, Arrietaren poesiek...
Nahita edo nahi gabe, Sarasolak bere poema eman digu
Nola irudikatzen nuen nik Ibon Sarasola hura ezagutu aurretik? Internet existitzen ez zen urteetan, Bartzelonak Bartzelona izateari uko egin aurreko garaian, Kataluniako desterru autoinposatuan bizi zen hizkuntzalari harrapa ezina zen; gure hiztegigilerik behinena,...
Capote versus Springsteen
Susmoa daukat ez direla gutxi izan gurean beren sen, nahi eta gustu intimoei jarraitu izan baliete politikatik aparte mantenduko ziratekeenak, eta azkenean, gorputzez edo arimaz, politikaren lokatzean eman dituztenak beren onenak (urteak, ahaleginak), dela...
Harauaren Harmada
Bakoitzak jakingo du nola bizi duen hizkuntzaren senari «oi, sena, sena! Beste bat!» traiziorik eta bortxarik egin gabe idazteko tortura txiki hau. Bi modu nagusi daude, funtsean: bata, soinekoak urratuz, aldarri ozenak eta espantuak eginez, gure erderekiko...
Itsasoa goldetzen aritu
Euskarak ezinari buruz asmatu dituen adibideen artea (oiloak pixa egitea, gatzari arra egitea…) itsasoa goldetzea da ezagunenetako bat. «Itsasoa goldetzen aritu nauk!», esan zuen euskal jatorriko Simon Bolivarrek ere, ikusi zuenean alferrikakoak izan zirela...
Irakurleari zor diogun chachacha hori
Nirearen antzeko sasoi batean jaiotakoa bazara ez dizut azaldu beharko Dirty Dancing zer den. Saiatuko zinen Johnny eta Babyren jauzia egiten eta jakingo duzu zertara natorren galdetu eta «sandia bat ekartzera» erantzuterakoan zertaz ari naizen. Elkarrizketa asko...
Baso ilun bat
Testu batean barneratzen naiz baso ilun batean sartuko banintz bezala, linterna eskuan, zer aurkituko dudan jakin gabe. Sorkuntza prozesua beti da deskubrimendu bat niretzat. Liburuak idazteko modu asko daude. Idatzi daiteke, adibidez, burua erantzunez beteta. Horrela...
Itzulpena ez da komunikazio hutsa, mezuaren aldatze hutsa, itzulpena jenero bat da
Zertan da itzulpengintza? Paper asko beterazi ditu gai honek lengoaiaren filosofoen artean zein euskaldunen artean. Pott 3 aldizkarian «Itzulpena eta traizioaren praktika» deituriko idazlan bat argitaratu zen literatura nazionalaren mitoa salatzen eta euskal...
Idazlea idolatratu ezin eta idazlana, zekale arteko hau kultuko liburu bihurtu zen askorentzat
Garrantzia duena obra dela eta ez egilea dioen leloa inorengan betetzen bada, J(erome) D(avid) Salinger jaunaren kasuan axioma da: gazte-gaztetatik ez du inoiz elkarrizketarik eskaini, debekatu egin izan ditu berari buruzko biografiak, liburuetan ere ezin ezeren...








