Arestik badu iada denok galdu dugun zerbait: egia esateko griña

Seguru nago Harri ta Herriren kontrarioak ere ez direla libratuko Arestiren influentzitik euren kritikak eta erantzunak prestatzean. Beraz nere iritzi hau idazterakoan kontuaren gaiñean nago, nere boz berezia ez dezadan gal.

Beste arrisku bat ere ikusten dut: alegia, Harri ta Herriz mintzatzean, Arestiri buruz aritzea, haren gai berezia azturik. Ontan ez naiz segur ez ote naizen eroriko.

Orain ez dut denbora galdu nai ideia arruntekin, bi arrixku hauek zer adierazten diguten esanaz. Gutxienez esan diteke egilleak personalitate aundia duela.

Lizardiren eta Loramendiren arrastoa gure egunotan oraindio ain nabarmen ikusirik, bildur dut Arestiren kutsuaz ez ote geran kutsatuko beste ainbeste denborako. Esan nai dut Aresti bat dugula, eta naiko ozen bere boza, milla poeta txikiren marmarraren bear izateko

Baiñan zergatik erabiltzen dut «arrixku» itza, esate baterako «ohore»-ren ordez, idazle baten ahalmenaren ezaugarririk aundiena eragiteko indar ori dalarik? Lenen, nere laudorioak, naiz egiatiak izan, garrantsirik ez dutelakotz. Beraz, sobera daudez. Bigarren, zeren iduri baitzait lurriñak goraipatu ez baiñan belztu egiten dutela Harri ta herri poema, bere arritasunezko tankera ederrean. Irugarren, zeren egiazki sinisten baitut arrixku hoiek arrixku direla eta ez bakarrik egillearen nortasunaren adierazgarri. Lizardiren eta Loramendiren arrastoa gure egunotan oraindio ain nabarmen ikusirik, bildur dut Arestiren kutsuaz ez ote geran kutsatuko beste ainbeste denborako. Esan nai dut Aresti bat dugula, eta naiko ozen bere boza, milla poeta txikiren marmarraren bear izateko. Gaurko poesiak nai ta nai ez eskatzen duela Arestiren eta gizarte-poesiaren tankera hau? Bai, bear bada, baiñan nik, egia esan, molesti pitin bat sentitzen dut, J. San San Martinek bezela, ainbeste premiatzen nautenean gaurkotasun orretara. Ta badirudi San Martinek ainbeste maite duen aldaketa eta ortan gaurkotasunera saltoka ta besterik gabe irixten dela. Hau esatean, San Martinen kontra ez nago. Bear bada, bera baiño areago joan nai dut esanaz gaurkotasun ori ez dela lortzen ideiak eta kezkak soillik erabilliaz, baizikan idaz-tankerak, estiloak ere gaurkoa izan bear duela. Ta ontan ideietan baiño atzeratuago gabiltza, agian zaillago delako. Nik ez nioke ideien gaurkotasunari jaramon sobera eginen, ezpanu Arestingan ikusten gure izkuntza gaurko izpirituaren moldetara biurtzeko alegiña ta egiña. Lizardiren poesi-mundua adierazteko balio ez badu Arestiren idazkerak, are gutxiago letorkioke egoki Arestiren munduari Lizardirena. Ajola gutxi dio literatura baten aurrerapenerako egunean eguneko problemak arrotzen badira soilik, idazkerari alako jite ta biurgune berezi bat ematen ez bazaio. Sintaxisa gora-bera (ez dut onetan deus ere ulertzen, ezpada jaiotzetik ikasi nuena), Aresti da Ienen ausartu dena euskerarekin esperientzi apur hauek egitera, eta zorionez ez du uts egin. Arestik euskera bortxatu egiten du eta agian zenbaitetan min eman, ikusi baitu euskeraren gorputza gogorturik dagoela. Hemingway, Steinbeck eta Joyceren esperientziak gure izkuntzan egiteko daude eta haien maillara iritxi artio, euskaltzale zintzo eta prestuak izango dute eskandalo geiago oraindik.

Ideia haueri indar eman nai badiet, ez dut Harri ta herriren funtsa gutxiesten. Arestik badu iada denok galdu dugun zerbait: egia esateko griña. Egia esateko amorrua galdu dugun ezkeroz, egia aulak, eguneroko egi-erdiak, aoz-ao uxaturikakoak soilik komeni zaizkigu. Gure estamu delikatuak bigarren edo irugarren maillako autore izpiritual iñozoak onartzen zituzten bakarrik. Eta euskal-idazleak ere bortxaturik zeuden euskaldun prestu ta zintzoen iduri serios eta demokratazalearen imitatzerat. Egia esateko, ez ginduzten diruz ortara bortxatu, baizikan moralaren prestijio utsez eta gure erriaren ohorea gordetzearren. Bitartean iñor etzan ausartzen gure badaezpadako kristautasunaren ambiguitatea, nobiziaduen aszetika dudakoa, euskaldunaren euskotasun beratua, euskeraren gizarte-egoera probetua, burgesen gutizia amorratua… argitara ematera. Hauek eta gaiñerako gaiak tabu izanik, metafisika utsa edo bertsoak egitera bearturik geunden.

Bi era daude munduaren Iotsa izkutua agerian ezartzeko: edo profeten moduan, aldarrika, ozenki, ukabilka egiak boteaz edo ezer esaten ez duenaren moduan, bere inguru-munduaren kontuak emanaz kontabilidade bat eramaten den bezain serioski, zeatz eta inportik gabe. Oteiza euskaldunak Euskalerria saltzen badu, ez du gutxiago salatzen Kafka juduak. Geienbat, Arestiren lenengo moduan mintzatzen da, ta ortarako eskubide osoa du. Alare baditu beste milla aurpegi ustegabeko, predikari aspergarri izatetik begiratzen dutenak. Ta ustegabeko joera hauek dira idazle onen alderik interesanteenak. Arestik bere baitan daraman bufoiak eman bear ditu (ala espero dut) ustegabeko sustuak eta solasak. Lau kopla zuhurrak betiko esanak daude, baiñan gaiñerako bost eroak eman dezakete suma ere ezin dezakegun mundu berria… Ni bost kopla zoroen fruitu ugari eta ondo elduen esperoan geratzen naiz. Ez dut esan nai ezer borobillik lortu ez duela, baiñan etorkizunerako material ugari eta bikaiñak biltzen ari delakoan nago. Eta Arestiri sinisten diot «bere ordua ez dela oraindik allegatu» dionean.

Arestiren gizarte-sentipenak ez du gaurko positivismo berriaren formalismoarekin zer ikusirik. Ta realismoari gogo onez eta borondatez amor ematen badio, idazle garaien nihilismoa ere bere izaeran erroturik somatzen dut. Emen dago, nere ustez, Arestiren alde izkutu ta aberatsena. Ez nintzake batere arrituko egunen batean, luzaro gabe. Hikmet eta Joyceren tartean ikusiko bagendu. Baiña hau, bear bada, aruntzegi joatea da. 

Mikel Lasa

Gabriel Arestik argitaratu berri zuen Harri eta herri (Itxaropena, 1964. Kuliska sortaren 55. zka.)

liburuari kritika, Eganen, 1-6 zenbakiak, 1964ko urtarrila-abenduan

Irudia: Guatemala, 2001eko otsailaean. Argazkia @pauloslachevsky