Maita ezazue oroz gain zuen herria, zuen herri zahar, noble eta mindu hau

2020-11-08

Pribilegiatuen bidea hautatu duzue. Sortzaileen bidea. Hala ere, gauza batez ohartarazi nahi dizuet: guztiz asmatu nahi baduzue, zuen karreretan benetan gora heldu nahi baduzue, has zaitezte umilak maitatzetik. Hasi behar duzue ezagutu dituzuen bi laguntzaile horiek maitatzetik. Hona sartzean agurtu gaituen eta haren nekazal- eta eguraldi-hausnartzetan zebilen baserritar zahar hori maitatzetik hasi behar duzue. Umilak diren guztiak maitatzetik hasi behar duzue; baserritarrak, arrantzaleak, langileak, sortzaile izateko zoria izan ez duten eta izango ez duten guztiak. Gehiago esango dizuet —gaineratu zuen ahots erlastuaz eta begiradan ernatu zitzaion bat-bateko distiraz—: maita ezazue oroz gain zuen herria, zuen herri zahar, noble eta mindu hau. Maita ezazue arima-arimatik, soilik maite duzuen neurrian gauzatuko zarete artista gisa. Jakizue datozen garaietan, dagoeneko hemen diren garaietan, maitatzeko eta zerbitzeko herri bat ez daukan artista, herriaz zurtz dagoen artista, huts egin gabe artista osatugabea izango dela, artista elbarritua, artista frustratua.

Jorge Oteiza

hiru artista gazteri solasa, Nestor Basterretxearen Hondarribiko baserri-estudioan,

Miguel Pelay Orozcok Oteiza: su vida, su obra, su pensamiento, su palabra (Gran Enciclopedia Vasca, 1978) liburuan jasoa,

Mikel Sotok euskaratua

Irudia: Juan Mari Lekuona eta Jorge Oteiza. Auñamendi Eusko Entziklopedia