Afrikan gizon zuria izan eta emakume izena duen gizona

Autore honen lana ezagutzen hasten denak amodio istorio bati ekiten dio. Hizkuntza portugesaz maitemintzen da lehenik, Mozambikeko txabola, ohitura eta herriskez ondoren, eta azkenik, Lisboa bihurtzen da bihotza. Bai, Lisboa. Saramago, Ribeiro, Dacosta eta Rosarekin batera literatura portugesean leku handia hartu baitu Coutok. Gizakiak mapak hausteko jaio diren lurraldean sortu eta bere narratiba poesiaz gainezka duen egile honek, bere idazle handiaren izena liburuz liburu zizelkatu badu ere, Cronicando liburuak lortuko du europar literaturzaleak liluratzea. 49 kronikatan ironia eta poesiaren bilduma egiten da. Mozanbikeren errEalitatea eta ohiturak uztartuz. Afrikan gizon zuria izan eta emakume izena duen gizon honen lan hau irakurtzeko aukera laster izango dugu, Nafarroako Txalaparta etxeak argitaratuko baitu Cronicando liburua datorren otsaila inguruan. Uneotan, Bego Montoriok itzulpen lanetan dihardu. Munduaren bestaldetik iritsiak bezala dira istorio hauek. 

Gari Berasaluze

«Afrikatik datorren ‘saudadea’», Euskaldunon Egunkarian, 1995eko azaroaren 4an

Irudia: Mia Couto idazlearen erretratua. Argazkiaren egilea Jose Eduardo Agualusa idazle angolarra