Kontrakultura erromantizismoaren kumea da

«Kontrakultura erromantizismoaren kumea da» esan dezakegu zuzen, Melvillerekin batera (1976: 104). Maraisek, kontrakulturako filosofo batek esan zuenez: «egia ez dago soilik arrazoian, irudimenean ere badago, eta batzuetan indartsuagoa da».

Artzek bere poetika batean azaldu du zein handia den berarentzat egiara heltzea eta egia, transzendentziara heltzeko bidea beti barne prozesu baten bidez gertatzen da. Neoplatonikoek egin zuten bezala, Artzek ere mundu bi ikusten ditu: azalean eta egunean-egunean ikusten dugun, eta sakona, benetakoa, bigarren maila batean aurkitzen dena. Ikusezina dena ikusaraztea liteke poetaren lana Artzeren ustez:

Ikustezina ikusteko dago batez ere
olerkaria gizakumeen artean:
ikustezina ikusi eta
ikustarazten laguntzeko ingurukoei.


Ikustezina ikustera etorri da,
ikustezina ikustera doa
olerkaria, 
eta ikustezina ikusiz,
esanezina esatera
olerkitan.

Jon Kortazar

«Artzeren poesiaren pentsakizunaz», Lapurdum, 8. zenbakia, 2003

Irudia: Joxean Artze Usurbilen, Ikimiliklik ekitaldia 2010eko maiatzaren 13an. Usurbilgo Udalaren argazkia