Oraindik desiretan sinesten dut
formulatzearekin batera desagertzen diren nahikundeetan.
Haragi bilakatzen ez diren suzko geziek
garretan erretzen naute.
Desirak dauzkat ispilatuta
egiaren ibaiondoko lamiaren urrezko orrazian.
Halakoetan, larrutan egin dugula iruditzen zait.
Desiretan ez ezik
mirakuluetan ere sinesten dut
egunez ikustezin bilakatzen diren mamuetan.
Atean jo eta barruko argia itzaltzen da
izotzak atea galgatu du.
Ahurrari begiratu eta badakit berriz probatu behar dudala.
Horrelakoetan, larrua jo didatela sumatzen dut.
Ana Urkiza
«Oraindik desiretan sinesten dut», Bazterreko ahotsa, Elkar, 2002

Beste eduki hauek ere zure gustukoak izan daitezke…
Goizaldeko lehen argiekin munduaren azkeneko portuan zabor kamioi baten atzetik joatea zorion umila ...
Zerualdean pozezko irrintziaren antzeko zerbait sumatzen nuen, loreen, belardien eta itsasoaren batb...
Askatasun, gizatasun eta zuzentasun hitzek berraurkituko dute, han-hemenka, gu ematen saiatu gatzaiz...
