Orain hilak ditugu

2024-03-04

Orain hilak ditugu. 
Hildako Iagunak, 
hildako ama edo aita. 
Orain badakigu 
zer egin behar den, 
nora deitu, 
zenbat balio duen 
lore-koroa batek. 

Orduan 
hegan irteten ziren 
marigorringoak 
gure eskuetatik, 
eta gure atzamarren artean 
bizirik irauten zuen 
sugandilaren buztanak. 

Orain balkoiko geranioak hil zaizkigu, 
eta zakarrontzira bota ditugu 
Ioreontzi gorri eta guzti. 
Orduan norbaitekin ginen, 
norbaitentzat, 
norbaitek gure izena esan 
eta presente 
erantzuten genuen.

Orain lagun batek deitu dizu, 
inork deitzen ez dizunean, 
laguntza eskatuz. 
Bikote ohiak mehatxatu du 
eta bakarrik dago 
eta ez-zekien-zer-egin 
eta ez-zekien-nori-deitu. 

Orain bakarrik gaude. 
Orain hilak ditugu lagun, 
eta badakigu zer egin behar den. 
Orduan ez genekien bizikletan ibiltzen. 
Orain ere ez. 

Karmele Jaio

«Orain hilak ditugu», Orain hilak ditugu, Elkar, 2015