Unai Salanueva iruinxeme intsumisoari
Bele bat beste bati zerraion
bala bat beste bati.
Bere burua bota zuen
bururik ez makurtzeko:
libre egin zuen azken hegaldiak…
Argi zuri,
begininian zauri,
lili itzalien orduan.
Arimaren itzalez
zuretzat dut eraikiko
zuretzat bakarrik,
amets dudan altzifrea,
argira doan itzalak
bere itzalean har zaitzan
argi zaitzan….
Ur loak ere
bere igelak amesten ditu.
Lurraren ildo hezean
hazi bat kantari.
Nori…?
Joan Mari Irigoien
Hautsa eta maitemina, Elkar, 1998
Irudia: Unai Salanueva intsumitu iruindarraren errautsen zabaltzea 1997an. Joxe Lacalleren argazkia
Beste eduki hauek ere zure gustukoak izan daitezke…
Pertsonaia, berriz, patu tragiko eta guzti, marroka jolasten ari ote den pentsa liteke; beste pertso...
Ez da autoinmolazio bat, erretzen diren gauzei egindako gorazarrea baizik, gu geroni, horien artean,...
Inork ez zidak ukatuko ni hiltzeko momentuan nik bizi izan dudan mundua euskarazkoa eta neria izan d...
