Galdetu nahiko nizuke ea inoiz negarrik egin duzun On Kixote irakurtzen

Ernesto Sabato: Beharbada sentimentalegia naiz. Baina galdetu nahiko nizuke ea inoiz negarrik egin duzun On Kixote irakurtzen.

Jorge Luis Borges: (Guretzat oso urrun dagoen leku batera begiratuko balu bezala) Bai, batez ere herrixkara itzultzen direnean. Oso tristea da. Behin, Liburutegi Nazionalean hitzaldi bat eman nuen eta liburuaren azken atala komentatu nuen. Luis nire ilobak paragrafo bat irakurtzen zuen eta nik iritzia ematen nuen. Une bat egon zen, batez ere zera esaten duenean, «Alonso Quijanok, inguratzen zuten lagunen kexuen artean, bere espiritua eman zuen, esan nahi dut hil egin zela», atsekabez bete nintzen (esaldiaren baitan geratu balitz bezala, une horretan Borgesek errepikatzen du: «esan nahi dut hil egin zela»). Gazte nintzenean uste nuen haren pertsonaia hiltzen zen egoera horretan Cervantesek esaldi bikain bat idatzi behar zuela. Baina hark ez du hori egiten. Laguna hil zaio eta soilik idazten du: «esan nahi dut hil egin zela».

Ernesto Sabato: Horrek beharko luke «ondo idaztea».

Jorge Luis Borges eta Ernesto Sabato

Diálogos de Borges y Sabato: Compilados por Orlando Barone, 1974-1975 (Emece, 1996), Mikel Sotok euskaratua

Urte luzetan haserre egon ostean, 1975eko udan Ernesto Sabato eta Jorge Luis Borges berriz elkartu ziren