Goizaldeko lehen argiekin munduaren azkeneko portuan zabor kamioi baten atzetik joatea zorion umila da

Nolanahi ere bukaeran happy end horrekin harritzen gaituzu. Itxaropenari zirrikitua beti zabalik?

Etorkizunari eta esperantzari eta horrelako gauzei buruz, tokatu zaigun mundu honetan, ironia apur batekin baizik ezin da hitz egin, ezta? Bizipoza bai edozein kale izkinetan topa dezakezu, baina nobela amaierako hori ipuin portugesen bukaera zoriontsu malenkoniatsuen modukoa da: «Ezkonduko dira eta festa handi bat eginen dute, eta ni ez naute gonbidatuko». Horrela amaitzen dira ipuin portuges asko, eta happy end izango da nahi baduzu, baina tira, ezkontideak lorik egin gabe eta goizaldeko lehen argiekin munduaren azkeneko portuan zabor kamioi baten atzetik joatea zorion umila da.

Joseba Sarrionandia

Lagun izoztua nobelaren argitalpena dela eta elkarrizketa Argian, 2001eko azaroaren 18an


Irudia: Katarzyna Grabowskaren argazkia