Zororik nagoelako naiz euskalduna

2020-08-31

Nire artikulua inori gustatu ez zitzaiola konprenitzen dut, niri ere gustatu ez zitzaidalako. Nik ere hartu nuelako min. Gure egi murritza delako. Baina hobe da egiarekin min hartu, ezen ez gezurrarekin poz hartu. (…) Parada dugunean gure herri artean dauden erdaldun haur guztiak euskaldunduko ditugula, ez gaitezen harritu baldin erdaldunek gure haurrak erdalduntzeko pauso guztiak ematen badituzte. (…) Aitor dezadan nik nire egia. Zororik nagoelako naiz euskalduna, eta gainera zororik egoteko eskubidea dadukadalako. Baina nire zorotasunetik, beste zorotasun horretara, lagun hurkoaren borondatea bortxatzeko zorotasun horretara, alde haundia dago.

Gabriel Aresti

«Azken hitz bat Bilbaoz», Argian, 1967ko ekainaren 11n