Euskadi Saria liburu bati ematen zaio, baina ulertzekoa da epaimahaikideen dilema ere, ahalegindu arren zelan ekidin, bada, liburu hori idatzi duenaren eskua, besoa, mahairantz makurtutako aurpegia ikustea! Izan ere, era honetako sariketek ez dute konstantzia epaitzen, ez ibilbide jakin bat nabarmentzen. Hori ahaztea, ostera, ez da beti erraza izaten. Hain justu horrexegatik, epaitzaren izaera bikotx horregatik, gogoratu naiz Cano gazteaz, eta nitaz, sinesbako bat bere aldean, koadernoak lohitzen hasi ginen garaian.
Igor Estankona
«Zorionak, Harkaitz», Belarraren ahoak Euskadi saria irabazi berritan, Argian, 2005eko urriaren 14ean

beheko lerroan, Eluska Fernandez eta Xabier Aldai; erdian, Manex Mujika, Arantxa Hirigoyen
eta Ander Izagirre eta, goian, Josu Goikoetxea, Harkaitz Cano eta Xabier Gantzarain.