Baudelairen gisa

2020-11-08

Higuina eta tristura begi bietan
gizonek ez diote engainatzen
Parre ta irri zurietan
haragiaren grinak ez du berotzen
bere ezpainik, ez bihotzik.
Desprezio eta higuina dario
begi bi beltzetatik.

Mikel Lasa

Poema bilduma. Erein, 1984

Baudelaireri 1863. urte inguruan Etienne Carjatek ateratako argazkia