«Eskerrikasko»
Eguna astean, lotsaturik or,
Eskutaurik gau iluna …
Izadi oro barezka dago,
Dana da edertasuna:
Ortzea garden, euzkia diz-diz,
Ipar aixetxu biguna.
Txindorak pozik abestuteko
Berebiziko eguna!
Ure-arpegi dizdizariaz
Agertu dan eguzkiak
Argitu dituz len ilun egon
Diran zokondo guztiak
Argi onexek darakustaz gaur
Amerika’ko anayak,
Agur-olerki ederaz neuri
Opaltzen diru ugariak.
Abestu gura neuke oraintxe
Samur ta maiteki oso;
Biotz-abes au entzun dagien
Ibar, aran, mendi, baso,
Uri, baseri, txiro ta aberats
Nun-nai lior ta itxaso.
Ene anai malte ongileoi,
Agur, ta eskarik asko!
Nor dala, baña, egiz ezautzen
Dabena Euskal-Eria?
Nor Euzkadi’ko egimen-lorak
Kutsau dituan erlia
Ta niri opa euren zumoaz
Ein daben ezti-abia?
Amerikar bat, jakintsu goiar,
Lugones olerkaria.
Zu bai, Lugones «Urexinula»
Ta ni, bariz, «Txindor» utsa;
Zu Argentina aundi zidartsu,
Ta ni baso txiki latza.
Baña gauza bat, Urtzi’k emonik,
Bai dot neuk be aberatsa:
Jaungoiko eta geidearantzat
Maitasunezko biotza.
Biotz auxe zuk egimen-loraz
Jantzirik daustazu jari;
Biotz auxe nik dopaltzut bariz
Lora ta guzti zerori.
Artauidazu, ba, begikotasun
Ta maitasun ezaugari,
Besarkaturik bizi gaitezan
Argentina ta Euzkadi.
Kepa Enbeita Urretxindorra
«Eskarrikasko» Leopoldo Lugones poetari, Santi Onaindiaren Gure Urretxindorra liburuan, Ekin, Buenos Aires, 1971
Gaiari buruz gehiago jakin nahi izatekotan
Andres Maria Irujok «Centenario de Lugones (1874-1974)» argitaratu zuen 1974an Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos aldizkariaren 98. zenbakian
Iñigo Aranbarrik «¡Viva Pedro el vasco!» idatzi zuen 2012 udan Bertsolari aldizkariaren 86. zenbakian
Mikel Ezkerrok «Historia del Laurok Bat de Buenos Aires» lana argitaratu zuen 2003an
Deabruaren Eskolak Leopoldo Lugonesen poema eta azalpen bat argitaratu zuen sarrera batean 2021eko ekainean