Behar dut neure arnasarekin batera idatzi

2020-08-29

Idazterakoan maniarik bai?

Paper zuria eta biguina behar dut, eta puntuazioa neure arnasa bezala sentitzen dut. Behar dut neure arnasarekin batera idatzi. Hori hala da. 

Lagunak edo benetan gertatutakoak sartzen dituzu zure lanetan?

Nire pertsonaien artean, lagun asko. Arerioren bat ere bai. Hogeitamalau liburu ditut. Munduak ditut sartuta hor. Orain ari naiz beste bat egiten eta pertsonaien bila nabil. Sentitzen ditudan tipoak bilatu behar ditut. Askotan lagun on bat txar bezala azaltzen da eta alderantziz. Ezaguna behar du izan: bere jestuak burura etorri zaizkidalako e.a. Neure buruarekin eta ikuspuntuekin koherenteago izateko, ezagunak sartzen ditut.


Martin Ugalde

Jon Aranoren elkarrizketa, Euskaldunon Egunkarian, 1991eko maiatzaren 5ean

Space Writing, Man Ray, 1935