1. Oraindik umea zarenean, liburu piloa irakurri. Eman denbora gehiago irakurtzen beste ezer egiten baino.
2. Heldua zarenean, saiatu zure lana ezezagun batek irakurriko lukeen moduan irakurtzen. Edo hobe, arerio batek irakurriko lukeen bezala.
3. Ez egin zure «bokazioaren» kopla erromantikorik. Edo esaldi onak idazteko gai zara edo ez zara. Ez dago «idazlearen bizimodurik». Gauza bakar batek inporta du, orrialdean uzten duzunak.
4. Saihestu zure ahultasunak. Baina ez esan zeure buruari gauza horiek ez dutela merezi. Ez mozorrotu zure konfiantza falta gutxiespenarekin.
5. Denbora nahikotxo pasatzen utzi zerbait idazten duzunetik editatzen duzuneraino.
6. Saihestu taldeak, saldoak, kuadrillak. Talde baten egoteak ez du zure idazketa hobetuko.
7. Egin lan Interneteko konexiorik ez daukan ordenagailu batean.
8. Babestu idazteko behar dituzun lekua eta espazioa. Utzi mundu guztia kanpoan, baita zuretzat garrantzi handiena duten pertsonak ere.
9. Ez nahastu loreak eta lorpenak.
10. Eskura daukazun edozein estaldurarekin bada ere, esan egia. Eta egin bakea asegabe egoteak ematen duen bizitza osorako tristurarekin.
Zadie Smith
The Guardianek hainbat idazleri eskatutako idazteko aholkuak, Irati Jimenezek itzulia, Aiztoa eta arkatza: Idazteari buruzko idazleen aholkuak (autolaguntza gida), Txalaparta, 2013

