Pavesek bere idazkera konfundigaitzez, hots, Paveseren ahots txit partikularrez jositako hari hauskorra

2021-07-28

Gezurra badirudi ere, nere Paveserekiko lehen ezagupena, abiste urrun eta oihartzun xumekoa izan zen pasartetxo haren bitartez, Juventud falangista aldizkarian egin nuen, hamazazpi urterekin. Leiho eguzkitsuan kokaturiko jeraniontzia mumo borobilez inguratutako basetxean; urrutian, ikusi ez, baina nabaritu egiten den hondartza eta itsasoa; eta elementu horien artean Pavesek bere idazkera konfundigaitzez, hots, Paveseren ahots txit partikularrez jositako hari hauskorra. Besterik ez, eta nolako zidarra niregan berehala sortutakoa! Harrez gero Pavese irakurtzeko gogo bizia eta Espainiako desertu kulturalean arrastorik ez, ez eta mugaz haraindiko poltsiko liburuetan ere. Nire lagun literaturzaleen artean (Aresti, Etxebarrieta, lbon… ) ideiarik ez. Azkenik, 1966 inguruan Livre de Pochen titulu batzu, Hegoamerikako argitaletxe batean txiripaz ateratako Los Sueños hitzaurre eder batekin (Pavesek bere burua hotel gelan hil zuenean, aldamenean zetzan liburua, hain zuzen), eta azken finean, Friburgoko nire ikasle batek erregalatutako obra osoa jatorrizko hizkuntzan. 

Hedatzeko: Elemento importante del efecto distanciación: las descripciones, entreveradas, los diálogos llenos de sobreentendidos, lo aludido Y no citado; la arqueología literaria de Pavese, el mundo cultural latino (más latino que griego). 

Cesare Pavese 1908an jaio zen Piamonten, Asti inguruko eskualde menditsuan, obran zehar hain usu agertzen diren mahastiz estalitako muinoen artean. 1950ean bere buruaz beste egin zuen Torinoko hotel gela batean, ltaliako literatur sari ospetsuena hartu eta egun gutxitara. Bien bitartean Einaudi argitaletxeko edizio arduradun izan zen, eta itzulpen lanetan ere aritu zen. Alderdi Komunistan sartu zen eta bertan jarraitu zuen hil arte.

Mikel Lasa, 12/07/1983

Memory Dump, EHUko Argitalpen Zerbitzua, 1993

Cesare Pavese Erroman 1949-1950 urte inguruan.
Argazkia Fototeca Storica Nazionale