Igel bat irribarre zabalez ispiluaren aitzinean bere buruari begira

Igela euskaldun heterodoxoen errebista satirikoa zuk Miranderekin batera atera zenduenean ere neurorrek diseinatu nizun tinta txinoz aldizkariaren ataburuko azalean agertzen den mostraburua, igel bat irribarre zabalez ispiluaren aitzinean bere buruari begira, eta a letraren azpiko aldetik ere beste igel tipi irribarretsu bat agertzen dela*. 1962-garreneko otsailean agertu zen lehenengo numeroa eta 1964-garrenean azkena.

*1961-IX-8-an eginiko kartan bidali nizun zure erreguz sortu nuen Igelaren mostraburua. «Ementxe —erraiten zenidan zeure eskabidean— igel bat aua zabal-zabalik barrez, bere arpegia ur-ixtil batean edo espillu batean ikusten duela». Neurean, beste alde batetik, gehigarri bat jartzen nizun zioena: «Euskaltzaindiak urgazle izendatu zaitu». Hala ere originala neurorrek dut, zeren tipiago egin nezan itzuli baitzenidan eta nik orduan zure gogoko neurriaren arauera zinkezko klixea egitea enkargaturik hura igorri bainizun.

Alfonso Irigoien

«Txomin Peillen euskaltzain berriaren hitzaldiari erantzuna», Euskara aldizkariaren 34. zenbakian, 1989

Igela aldizkariaren 4. alea, 1962ko urrikoa