Nire obrako hitz bakar batek betartean eztanda egin ahal balezaio irakurleari

Cesar Vallejok diost argien guzti hau. Azken egunokin, beraren obra irakurtzen ibili naizelarik, hurrengo hitzak idoro ditut.

«Liburu hau dagoenik eta hutsunerik haundienean sortu da. Neu naiz beraren arduraduna. Neure egiten dut bertan datzan estetikarekiko ardura osoa. Gaurkoan, eta beste inoizkoan ez bezala, niregan grabitatzen nabari dut halako betebehar ezezagun bat, gizona eta artista naizen aldetik, librea izatearena, hain zuzen. Ez baldin banaiz gaur libre, ez naiz sekula ere izango». 

Nik ezagutzen dudalarik, gaztelerak ekarri dituen poesi lanen artean handiena den Trilce dela-eta dio guzti hori Vallejok.

Gainerakoan, indioa, komunista, maitalea eta beste hainbat zer eta nor izan zen peruarra. Nik neuk ere nahiago nuke nire obrako hitz bakar batek betartean eztanda egin ahal balezaio irakurleari.

Edorta Jimenez

«Hala viz, Cesar Ballejo», Euskaldunon Egunkarian, 1991ko martxoaren 2an

Cesar Vallejo Versallesen 1929an. Juan Domingo Cordobaren irudia