Mila gizon gazxtorik da emazte batendako

Emaztiak ez gaiz erran ene amorekatik
Gizonek uzi balizate elaidite faltarik.

Anhiz gizon ari bada andrez gaizki erraiten
Arhizki eta desoneski baitituzte aipazen
Ixilika egoitia ederrago lizate
Andrek gizoneki bezi hutsik ezin daidite.

Zuhur gutik andregatik gaizki erran diroite
Haiez hongi erraitea onestago lizate
Emazteak zerengatik gaiz erranen dirate
Handi eta xipi oro haietarik girade.

Balentia sinplea da andren gaiz erraitea
Bat gaiz erran nahi badu oro bardin sartzea
Ixil ladin nahi nuke halako den guzia
Damu gaizik emazteak hari eman dithia

Andren gaiz erraile orok bear luke pensatu
Bera eta bertze oro nontik ginaden sorthu
Ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu
Amagatik andre oro behar luke goratu

Gizonaren probexuko emaztia bethi da
Oro behin haietarik sortzen gira mundura
Sorthu eta hil ginate hark haz ezpaginiza
Haziz gero egun oroz behar haren aiuta.

Haren eskuz osoan behar soinera eta iatera
Eri denian andre gabe galdu gizon egurra
Hil badadi hura nola nor doake gainera
Ordu oroz behar tugu ezta heben zer duda

Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
Ez gizona ez exia behinere tsahurik
Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.

Emaztiak eztut enzun lehen gizona iaukirik
Bana gizonak emaztia bethiere lehenik
Gaixteria ialgiten da bethi gizonetarik
Zeren bada daraukate emaztiari hogenik.

Bertuteak behar luke gizonetan handiago
Emaztetan nik dakusat hongiz ere gehiago
Mila gizon gazxtorik da emazte batendako
Gizon baten mila andre bere fedean dago.

Hek gizoner beha balite elizate bat honik
Eztiroute deuskai denik uzi iauki gaberik
Bana anhiz emazte da eskapazen zaienik
Anderetan zeren baita bertutea hobenik.

Nik eztanzut emaztiak borxaturik gizona
Bana bera zoraturik andriari darraika
Zenbait andre hel baledi oneriztez hargana
Zein gizonek andriari emaiten du ogena.

Ieinkoak emaztea maite mundu oroz gainetik
Zerutika iaitsi zedin hartzaz amoraturik
Emaztiak ezarri du gure anaieturik
Andre oro laudazeko haren amorekatik.

Irudi zait emaztia dela gauza eztia
Donario guzietan guziz gauza emia
Gaoaz eta egunaz ere badu plazer handia
Hartzaz gaizki erraitia bilania handia.

Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik
Nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk
Beso biak zabaldurik dago errendaturik
Gizonorrek dagiela hartzaz nahi duienik.

Io badeza dardoaz ere gorpuzaren erditik
Ainguruiak bano oboro ez larrake gaizkirik
Bana dardoa ematurik zauriere sendoturik
Bere graziaz ezarteintu elgarreki baketurik.

Nor da gizon modorroa hartzaz orhit eztena
Eta gero halakoa gaizerraiten duiena
Ezta gizon naturazko hala egiten duiena
Zeren eztu ezaguzen hala hongi egina.

Bernart Etxepare

«Emazten fabore», Linguae Vasconum Primitiae, 1545

Linguae Vasconum Primitiaeren azala

Irudia: Blanca Antepara Egizanek antolatutako mitin batean Iruñeko Labrit pilotalekuan 1997ko otsailaren 28an. Joxe Lacalleren argazkia