Garai hartan lanbidea eta hura egiteko manerak asmatu behar genituen. Ez zeuden Euskal Herri osoan Arte Dramatikoko eskolak, ezta antzerki profesionalik ere. Gainera, gizarte mugimenduek oso markatua zegoen antzerkia egiteko gure interesa. Cómicos de la Leguaren lehen hamar urte horietan ez genuen behin ere errepertorioko antzerkia egin, espektakuluak egiten genituen arrazoi oso jakinengatik: El jardín de la oca kartzeletako bizitzaren gaia ikertzeko egiten genuen, gauza bera gertatu zen Tripontzi Jaunarekin, Euskadiko historiari buruzko espektakulu bat Burgosko Gerra-Kontseiluarekin amaitzen zen. Makina Beltza, nuklearren kontrako espektakulu bat zen, kalekoa. Mugimendu kultural handiko garai bat zen, Kulturaren Herri Batzordeak, auzo-mugimendua, sindikala, harremanak sortzeko garai bat zen: gogoan dut, adibidez, mutil guztiz lotsati bat bisitan etortzen zitzaigula, izu eszenikoa zuena, kantatzen zuena… Ruper Ordorika zen. Edo idazle hasiberri bat haur-antzerkia egina zuena baita poesia ere eta Economicas ikasten zegoena: Bernardo de Atxaga. Antzerkia egitearekin batera mundua ulertzen ari ginen.
Ramon Barea
Juan Vinuesaren elkarrizketa, Godot aldizkarian, 2020ko apirilean, Mikel Sotok euskaratua

