Asko maite nuen, eta asko-asko maite ninduen

Garai bateko gure pobrezia kulturalak bazituen bere alde onak ere. Agitaziorako askatasuna zen bat; hau da, edonork egin zezakeen edozer dena egiteko zegoelako. Eta ezer ez zegoenez, ia inork ezin zezakeen esan gaizki ari zinenik. Dena zen ongi etorria, dena eskertzen zen. Idazle izatearena burutik pasatu ere ez zitzaidan egiten orduan. Idazle izatea gauza handi bat da, izan ere. Zeruko Argia-n eta antzerkian ere banenbilen, ni naizen lotsatiarekin. Ahalegintzen ginen amua botatzen inguruan, antzerkian has zitezen, baina inork ez zuen nahi. [Gabriel] Aresti garai hartan ezagutu nuen. Asko maite nuen, eta asko-asko maite ninduen.

Ramon Saizarbitoria

Amagoia Ibanen «Elsa eta Gisele» artikulu sorta Berrian, Elsa Scheelen eta Egunero hasten delakoren 50 urtemuga, 2019