Argumentuaren korapiloak zenbat eta modu sotil eta dotoreagoan ezkutatu, are idazle hobea izango zara


2024-11-17

1. Ikus-entzuleak aldartetsuak dira.

2. Lepotik oratu behar zaie eta ezin diezu joaten utzi.

3. Garatu zure pertsonaia nagusiarentzat akzio lerro argi bat.

4. Jakin nora zoazen.

5. Argumentuaren korapiloak zenbat eta modu sotileta dotoreagoan ezkutatu, are idazle hobea izango zara.

6. Hirugarren atalean arazoak badituzu, arazoa lehenbiziko atalean dago.

7. Lubitschen aholkua: utzi audientziari bi gehi bi batzen. Betirako maitatuko zaituzte.

8. Offeko ahotsik jartzen baduzu, kontuz: ez deskribatu ikusleak ikusten ari direna. Ikusten ari direnari zerbait gehitu behar diozu.

9. Bigarren atalaren bukaeran gertatzen denak dakar filmaren amaiera.

10. Hirugarren atalean gehiago behar duzu, erritmo eta akzio gehiago, gehiago, gehiago azken gertakizun horretaraino. Eta orduan… kitto. Zoaz, luzatu gabe.

Billy Wilder

«Billy Wilderren aholkuak gidoilarientzat», Irati Jimenezek euskaratuak, Aiztoa eta arkatza: Idazteari buruzko idazleen aholkuak (autolaguntza gida), Txalaparta, 2013

Irudia: Billy Wilder