1. Sekula ez erabili metaforarik, konparaketarik edo han zein hemen sarriegi idatzita aurkitzen duzun bestelako adierazpide arruntik.
2. Ez erabili hitz luzerik laburrak balio duen lekuan.
3. Hitz bat ken daitekeenean, kendu. Beti.
4. Ez erabili subjektu pasiboa, aktiboa erabil daitekeenean.
5. Sekula ez erabili esamolde arrotz bat, hitz zientifiko bat edo argota, egunero erabiltzen den hitz arrunt bat existitzen bada.
6. Basakeriaren bat esan baino lehen, hautsi arau hauetako edozein.
George Orwell
«George Orwellen idazteko 6 arauak», Politics and the English language (1946) saiakeratik Irati Jimenezek euskaratuak, Aiztoa eta arkatza: Idazteari buruzko idazleen aholkuak (autolaguntza gida), Txalaparta, 2013