Oro har kontsideratzen da literatura gizonek egiten dutena dela. Neutroa. Eta guk egiten duguna da gauza berezi bat. Ni prest nago aitortzeko nire literatura hormonatua dela. Nire hormonek eragiten diotela literaturari nahiz eta duela gutxienez hogei urte nire gorputzean horrelako hormonarik ez egon. Baina beraiek ikusten dituzte, zer egingo diogu! Nik hori onartzen dut baldin eta beraiek onartzen duten beraien literatura ere hormonatua dela.
Arantxa Urretabizkaia
«Emakumeen euskara batua» mahai-ingurua, Deuston, 2018ko azaroan
