Nik uste dut, gai honetan [Euskadi sariak], orria pasatzeko ordua dela. Maccarthysmoa desagertzen ari da, poliki-poliki bada ere, euskal gizartetik; beraz, literaturatik ere bai. Eta guztiz desager dadin, segurutik, onena litzateke kontu hau ahaztea. Horretan ere asko lagunduko luke saria bera aldatzeak eta berritzeak («berrasmatzeak» esatekotan egon naiz). Baina gertatzen dena da, zoritxarrez, artikulua eta sei urte geroago ere, oraindik badagoela publikoki esaten duenik salaketa hori txarra izan zela euskal literaturarentzat. Nola izango da txarra literaturarentzat urte askotan ustelkeria, adiskidekeria eta maccarthysmoa osagarri nabarmen eduki dituen sari bat salatzea? Hori literatura maite ez duen batek edo analfabeto funtzional batek baizik ezin luke defenditu.
Jon Alonso
Juan Luis Zabalaren elkarrizketa, Berrian, 2013ko urtarrilaren 9an
