Edozer gauza egiteko kapaz naiz orri txuriaren edo trastoaren pantaila berdearen aurrean jarri beharrik ez izatearren: footing, bilerak, lokuluxkak, patata-tortilak…, baina azkenean ez dago ihesbiderik. Idazten ari naizenean ikaragarri erretzen dut. Badirudi nire kasko zahar honek ezin duela lerro bat bera ere erditu nikotinazko erregairik gabe.
Joxe Austin Arrieta
Jon Aranoren elkarrizketa, Euskaldunon Egunkarian, 1991ko martxoaren 2an
