Albiste txarra iluntzean. Ustekabekoa, albiste txar gehienak izaten diren bezala. Daniel Chavarria hil dela. Aspaldiko laguna, uhartean izan dudan lagun idazle bakarra.
—Banekien —imajinatzen dut esaten didala lasaitasun arraro batekin— heriotza izango zela nobela honen amaiera.
Joseba Sarrionandia
Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (Habanako gaukaria), Pamiela, 2018

