Talentu guztiak zituen Arthur bidenteak eromenerako bidaialagun hartzen du irakurlea, gauaz haratago, Cimeriarantz. Zegokion zerua ezarririk zetorkiola eta zerura jaurtikitako poeta da; dena suntsitu nahi izan zuen charlevildarrak, itukinaren lelo zaharra haustekotan. Jainko maitasunen beharrik ez dagoela jadanik eta infernuan gaudela uste du, beraz, han dago. Gero, bere burmuinean bilduriko lilurez beste egin zuen. Gurutz gehiago dago sobran jendeen buruetan eta gurutz-botatzaile bakar batek ezin ezer gutxi egin. Krimenaren aidean destilaturiko aitorkizunak eta eldarnio ozpinduak dituzu horkoak, bere buruari aingeru edo azti eritzi, moral orotatik aske, lurrera jaurtikia izan eta behar baten bila zebilenarenak. Luma darabilen eskuak goldea daramana lain balioko du, baina badaezpada ere hor dago aldarean Rimbaud oraindik.
Jon Arano
«Iluntasun argitsua darion poesia puroa», Euskaldunon Egunkarian, 1991ko maiatzaren 4an