Harkaitz Cano: Ez dakit nork esaten zuen: literatura egitea da inor frakasatzera ausartzen ez den lekuan frakasatzea. Ni pribilegiatu bat kontsideratzen naiz. Nik bizimodua ateratzen dut gutxi gora behera, batzutan gutxi eta bestetan gora, gustatzen zaizkidan gauzak eginez. Eta gustatzen zaidan hori, duela hamalau urte nire ametsik handiena zen, idatziz bizitzea. Batzutan egunkarietan idatziz, bestetan gidoiak… Orduan, hortik aurrera, beste guztiak akzidenteak dira. Liburu onak eta txarrak ere istripuak dira. (…)
Jon Benito: Lehen liburuan bazegoen esaldi bat antologikoa iruditzen zaidana, izan daitekeena poetika bat definitzen duena. Honakoa dio: «bizitza da erresumarik zabalena / eta nik besoak baino ezin zabaldu».
Xabier Gantzarain: Baina besoak zabalduta denbora asko bazoaz… Esan nahi dut, hor, hasieratik, printzipio bat dagoela, egingo duzunaren oinarri bat. Mundua oso zabala da, baina zuk pentsatzen duzu ia hori harrapatu ahal duzun, idatziz, margotuz…
Harkaitz Cano: Bai.
Jon Benito: Baina hor ezintasun bat ere onartzen da.
Xabier Gantzarain: Dena ezin da harrapatu, ezta?
Harkaitz Cano: Bai, har daiteke ezintasun gisa ere… Baina hor badago Ruperren aipu hori ere, mundua ez dela bukatzen haur oina ttipientzat… Baina kontzientzia horrekin ere jarraitu behar da, ezta?
Harkaitz Cano, Jon Benito eta Xabier Gantzarain
hiruron arteko elkarrizketa, Bihotz Bakartien Kluberako