Anjel Lertxundi ez dugu nor handirik izango euskal literaturan

Nere belaunaldi guztia bezala, ni ere eskolan deskulturizatu ninduten, eta euskalduntasuna galdu nuen: 15-16 urterekin euskara nahiko erdoildua neukan. Eta orduan pertsona ezagun bat dena izan nuen euskararen irakasle, eta behin idazlan bat euskaraz egiteko bidali zigun. Erdaraz nahiko poliki idazten nuen, sari batzuk irabaziak nituen, eta ematen zuen, erdaraz behintzat, aurrera egiteko moduan nintzela. Orduan komentarioak ikasle guztien aurrean egiten ziren —ez zen ohitura txarra—, eta irakasleak hala esan zuen: «Idazlan hau irakurrita, Anjel Lertxundi ez dugu nor handirik izango euskal literaturan». Nik uste hori akuilu ona izan zela niretzat eta hor —eta beste hainbat arragotan, jakina— egoskortu egin nintzela euskaraz ikastera eta idaztera. Harrez gero topatu izan dut irakasle hura, baina ez omen da hori esan izanaz gogoratzen…

Anjel Lertxundi

Estitxu Izagirreren elkarrizketa Argian, 2000ko abenduaren 3an

Irudia: Ikasleak Turinen elkarri ikasliburuak saltzen 1969an